![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|||||
| Ondorengo aukerak ematen dizkizu
SIGAk (Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema): Aurki dezakezun informazioa fondoaren araberakoa izango da. Parrokietako fondoen kasuan, informazio zehatza aurkituko duzu. Fondoak irekiak direnez, dokumentazioaren zati bat oraindik parrokietan dago, kasu horietan, dokumentazioa transferitu gabe dagoela jakinaraziko da. AHDV-GEAHra fondoak iristen diren neurrian, informazioa zabaldu egingo da. Deskribapen tresnetan agertzen diren arren, kontuan hartu beharrekoa da, ez parrokietan, ez elizbarrutiko erakundeetan ezta AHDV-GEAHn ere, 75 urtetik beherako agiriak ezin direla publikoki erabili. Bere fondoak AHDV-GEAHan gordeta dituzten Gasteizko Elizbarrutiko 531 parrokien sakramentu-liburuetan jasotako bataioen, ezkontzen eta hildakoen sakramentu-agirietatik ateratako hitzez hitzeko datuak dira. Eusko Jaurlaritzarekin izenpetutako hitzarmenari esker, bukatu da datuak ateratzeko prozesuaren lehenengo aldia eta beste aldi bat (2004-2008) aurreikusi da, Gasteizko Elizbarrutiko parrokietako 1501etik 1900arteko sakramentu-erregistro guztiak sarean eskuragarri egon daitezen. Datu-basea osotu ahala, behar diren datuak bilatzeko aukerak gehitu egingo dira. Gogoratu, Gasteizko Elizbarrutia, Arabako probintzia guztia, Urduña (Bizkaia) eta Trebiñu-ko Konterriak (Burgos) osotzen dutela. |
|